XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena den, gaur ere, bertan, ene otarra gibelurdiñez betetzea aal izan dut.

Eta arratsaldez, ene gogoa kolkoan paseatuz, atseden dezan pizkat bederen, bazterrak ikusirik gozatu dedin, Rheinhausenera.

Erria zabala da, emengo beste errien antzera. Zelaia.

Etxeak txikiak.

Nun nai, zeruak urratuz, tximini luzeak, lurraren deadar garratz zeruen aurka.

Arrez eta emez eta kumez ez dakit zenbaiterako den.

Rhein ibai arroaren ertzean.

Aurrean, beste ertzean, Duisbug.

Bear bada Rheinhausen beste erri aundi onen atal izango da.

Orrek kezkarik ez dit ematen.

Onelako jakiñ miñik une onetan ez dut barnetan.

Erri onetan, Krup lantegi izugarrian egiñak omen ziran Gernika puskatu ziguten areoplano madarikatuak.

Langille erria.

Eta ni azaltzean, bereala, Krup lantegi bildurgarrian lan egiten duten bi langille, españitarrak, langille bezala guztiz jatorrak, gizon bezala oro onak, elkar izketa billa etorri zaizkit.

Jakiña dute euskaldun naizela.

Jakiña dute Euskadi dela nere miñ.

Eta errespetatu izan dute ene miñ ori.

Eta bikotea ikustean, bikotean, saltsa-perretxikoak billatuko nituala jakiña.

Begi bistan.

Eta... Etaren kontuak.

- Zureak oso gogor dabiltz.

- Oraingo ontan fama ona galdua duzue.

- Leen Espaiñin giñala Atletik gure errietara etortzen zenean maitasunez txalotzen genduan, orain berriz, zuen ilketa ori delata, arrika....

- Oraiñ zuen on fama usteldu da eta usaiña dario.

- Mord in baskenlan !!! - Etarentzako Jainkorik eta Kristorik eta elizarik ez dago.

- Bizar luzeek ere errespetatzen eta maitatzen duten Kristorik ez dute nai etatarrek.